jueves, 16 de febrero de 2012

OTSAILAK 26 MENDI IRTEERA

                               URKIOLA - URKIOLAMENDI (1001 m) -UDALA


Gaurko gure ibilbidea Urkiolako Santutegian hasiera emango diogu. Errepidea bukatzen den tokian, Asuntza Polpol adierazten duen postearen norabidea jarraituko dugu.





Langa zeharkatu eta jarraian bideak belardi zabal bat jarraitzen du non  bertako ikuspegia zabala baita (Aluitz, Aitz txiki, Untzilaitz).Siga saga belardian gora berehala Urkiolamendiko tontorrera helduko  gara. Aurretik aipatu ditugun tontorrez gain ,Anbotoko ikuspegi zabala izango dugu ikusgai.


Aluitz, Aitz txiki eta Untzilaitzen Ikuspegia

Urkiolamendi (1001 m)


Urkiolamendiko gailurretik, Asuntzako lepora jeitsiko gara, lepo honetan Urkiolatik datorren pistarekin bat egingo dugu. Hemendik aurrera pista zabala jarraitu eta Zabalandi lepora iritsiko gara,  Anbotoko   ekialdeko hormatzarra izango dugu parez pare, hau Mariren gotorleku alde batetik eta  Izpizteko gailurra bestetik.

Zabalandi lepoa, Anbotoko ekialdeko horma


Zabalanditik , zuzen ateratzen den bide zabala hartuko dugu, Besaide adierazten duen indikazioa jarraituta (GR123). Aurretik Tellamendi edo Belamendi gailurrera igoko gara.

Tellamendi (835 m)

Hemendik,  basoan zehar eta tarteka bidez kanpo , aurretik generaman bidera itzuliko gara . Gure hurrengo geldiunea Besaideko tontorra (564 m) izango da,  hemen Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko mugak elkartzen diren tokia  eta mendian hildako mendizaleen oroimenezko eskultura aurkitzen da. 

Mendian hildako mendizaleen oroitarria

Besaidetik, markatutako bidetik, marka txuria eta horiak PRGI96, Udalaitz mendiaren magala zeharkatzen duen bidea jarraituta, gure gaurko ibilbidearen helmugara iritsiko gara, Udala auzora hain zuzen.

Udala Auzoa
INFORMAZIO GEHIGARRIA:

Izenak Azoka denadan edo burdinkurutz@gmail.com helbidera zuzendu
Bazkideak: 10 € Besteak : 12€
Irteera ordua: 8:30 etan Estalitako Pasealekuan
Ibilbidearen iraupena: 4-5 ordu
Zailtasuna: Erraza

ANIMATU PARTE HARTZEN !!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario